Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Kai Saez de Egilaz auzipetzeko eskatu du, ongi etorrien harira
Beasaindarrarekin batera Antton Lopez Ruiz, Haimar Altuna, Oihana San Vicente, Oihana Garmendia eta Pipe San Epifanio ere auzipetzeko eskaera egin du fiskaltzak.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak sei pertsona auzipetzeko eskatu dio epaileari, 2016 eta 2019 artean euskal preso ohiei egindako 95 omenaldi antolatu eta ETAren biktimak «umiliatzea» egotzita. Kai Saez de Egilaz beasaindarra dago tartean. Antton Lopez Ruiz, Haimar Altuna, Oihana San Vicente, Oihana Garmendia, eta Pipe San Epifanio dira beste bostak.
2018ko otsailetik irekitako auzi bat dago oinarrian. Orduan, Lopez Ruiz, Garmendia eta Miren Zabaleta atxilotu zituzten. Epailearen aurrean egindako adierazpenetan, Lopez Ruizek ukatu egin zuen ekitaldi horiek ezker abertzalearen Kalera Kalera ekinaldiak antolatu izana, eta ETAren biktimak umiliatzeko asmorik izatea.
Segi irakurtzen hemen.