Haur eta helduentzako talo tailer bana Itsasondon
Haurrentzako saioa ostiral honetan izango da, eta helduena urtarrilaren 26an. Udaletxera deituta eman behar dute izena parte hartu nahi dutenek.
Itsasondoko Udaleko Herri Bizitza batzordeak talo ikastaroa antolatu du datozen bi ostiraletarako. Bi saio izango dira: haurrentzako bat eta helduentzako beste bat. Hala, lehenengo saioa ostiral honetan izango da, urtarrilaren 19an, etzi. 6 eta 13 urte arteko haurrei zuzenduta dago, baina haurrek heldu batekin parte hartu behar dute.
Bigarren saioa, aldiz, urtarrilaren 26an izango da, eta 14 urtetik gorakoei zuzendutakoa izango da. Bi saioak 18:00etan izango dira, Bizi Nahi elkartean. Parte hartu nahi duten herritarrek izena eman behar dute aldez aurretik, udaletxeko mugikorrera mezu bat bidalita edo udaletxera deituta, 943 88 11 70 zenbakian.