Urtarrila izan zen hilabeterik hotzena, eta abuztua beroena. Urte osoan 1.317,70 litro neurtu ziren prezipitazioen atalean. Goierriko urtegiak beteta daude orain.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordearekin elkarlanean sortutako dokumentua da, erabakiak hartzea «errazteko» tresna. 18:00etan izango da aurkezpena.
Maiatzaren 26an jokatuko den mendi maratoirako izen-ematea atzo eguerdian zabaldu zuten, eta dagoeneko 6.046 lagunek eman dute izena.
Behin eraikineko lanak amaituta, dendaren izaera definitu dute. Alegiko Sindikatoa elkarteak egingo dio dendari jarraipena. Bazkideak erakartzeko deialdia egin dute ostiralean eta larunbatean.
Aralarko larreen egoera ez dela «oso ona» adierazi du Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuak Batzar Nagusietan EAJren ordezkari Rafael Uribarrenek erregistratutako galdera bati erantzunez.
Lazkaoko Fabrikaren lehen urteurrenaren ospakizuna eta erronka berrien azalpena izango dira batzarraren ardatzak. "Batzar garrantzitsua" izango dela aurreratu dute, eta parte hartzera deitu dituzte bazkideak.
Beasaindar guztien izenean zoriondu dute Leire Artola alkateak eta Mariola Pascual ongizate zinegotziak.
Europako Batasuneko Prim 4.0 proiektuaren barruan egongo da Igartubeiti baserria aurten. Iaz %27 igo zen bisitari kopurua, eta atzerrikoak bikoiztu egin ziren.
Legazpiko Solkie elkarteak eta udalak antolatuta, Jon Maiak ‘Kantu berri bat gara’ aurkeztuko du ostiralean Latxartegin, 22:00etan. «Gau berezia eta magikoa» agindu dio publikoari.
Maiatzean dira Legorretako Azentzio jaiak. Proposamenak bota ditzakete herritarrek.
10:00etatik 11:00etara izango da. Ondoren, 12:00etan, Ampo Ordiziak jokatuko du.
Calié gasteiztarrak eta Izzi Rainbow ordiziarrak osatzen dute rap bikotea. Ordiziako kaleetan grabatu dute bideokliparen zati bat.
Urtarrilaren 23an izango da, udaletxean. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.
Haurrentzako saioa ostiral honetan izango da, eta helduena urtarrilaren 26an. Udaletxera deituta eman behar dute izena parte hartu nahi dutenek.
Gunea hesiekin inguratuko dute eta agility edo kirol zirkuitu bat jarriko dute bertan. Lanek 15.157,84 euroko aurrekontua dute.