Heriotzari buruzko hitzaldi-formazioak hasiko dira Lazkaon
Lazkaon gaur hasiko da Hil arte bizi mintegia. Heriotzari buruz jardungo dira, eta lau saioko formazio eta informazio zikloa izango da. Mintegiaren aurkezpen modura, Nere Erkiaga tanatologoak Heriotzaren aurrean ere, gure era hitzaldia egingo du, gaur 18:00etan, Lazkaoko kultur etxeko aretoan. Komunitate garapen, parte-hartze eta euskal kulturaren transmisioan ere aditua da Erkiaga.