Inauteri herrikoian parte hartzeko deia
Otsailaren 10ean kolorez, alaitasunez, musikaz eta dantzaz beteko dituzte Beasaingo kaleak, Ostadar dantza taldearen ekimenez.

Inauteri herrikoia, iaz. // Ariane Vierbücher
Otsailaren 10ean ospatuko du Ostadar dantza taldeak inauteri herrikoia Beasaingo kaleetan, eta herritar eta dantzazale guztiak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Hala, jendea dantzara animatu nahi dute. Entseguekin hasiak dira dagoeneko; astelehenetan eta astearteetan 19:00etan, eta larunbatetan 11:00etan, Oriamendi 10 zenbakian duten lokalean. Parte hartu nahi dutenek entseguetara agertu beharko dute.













