Juan Bautista Usabiagak 101 urte bete ditu
Beasaindar guztien izenean zoriondu dute Leire Artola alkateak eta Mariola Pascual ongizate zinegotziak.
Juan Bautista Usabiaga Etxeberria beasaindarrak 101 urte bete zituen igandean, hilak 14. Leire Artola herriko alkatea eta Mariola Pascual ongizate arloko zinegotziaren bisita jaso zuen. Beasaindar guztien izenean zoriondu eta lore sorta oparitu zioten udal ordezkariek. Familiaz inguraturik ospatu zuen urtebetetze eguna otordu goxoaren bueltan.