Loinatz jaiak antolatzen hasteko lehenengo bilera
Urtarrilaren 23an izango da, udaletxean. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.

Haurren soka dantza, iaz. // Ariane Vierbücher
Maiatzaren 10ean hasiko dira aurtengo Beasaingo Loinatz jaiak eta jai batzordearen bilerak datorren astean hasiko dira. Lehenengo bilera, urtarrilaren 23an, udaletxean izango da, Kulturan, 17:00etan. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.