Lehen 24 orduetan sei mila lagunetik gora eman dute izena Zegama-Aizkorrin
Maiatzaren 26an jokatuko den mendi maratoirako izen-ematea atzo eguerdian zabaldu zuten, eta dagoeneko 6.046 lagunek eman dute izena.
Lehen 24 orduetan 6.046 lagun. Horixe da 2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoirako izen-emateak utzi duen datua. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete izena eman duten guztiei. Urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik izen-ematea, eta dortsalen zozketa, berriz, otsailaren 23an egingo dute.