Euskal Herriko Mus Txapelketaren Legazpiko saioa, otsailaren 1ean
Karibe Zaharra tabernan jokatuko da, 21:30ean hasita. Txapelketaren finala martxoaren 23an jokatuko da, Zuberoan.
Joseba Telleria eta Joseba Gabilondo legazpiarrak, EHko mus txapeldun orde bi edizioetan. ARGAZKIA: Tere Madinabeitia Aurten ere jokatuko da Euskal Herriko Mus txapelketa, eta herriz herriko fasearekin hasiko da. Legazpiko kanporaketa otsailaren 1ean izango da, Karibe Zaharra tabernan, 21:30ean.
Lehen fasea amaituta, herrialdeetako finalak martxoaren 9an jokatuko dira, eta final handia martxoaren 23an izango da, Zuberoko Altzai herrian.
Euskal Herriko mus txapelketak sona handia du Legazpin, Joseba Telleriak eta Joseba Gabilondok osatutako bikoteak bitan izan direlako txapeldunorde, 2018an eta 2019an.












