Defentsa pertsonaleko ikastaroa Judo Legazpik eta Gaztetxeak antolatuta
Larunbat goizean hasiko da, eta judo klubeko Asier Berasategik emango du, Haztegiko gimnasioan. Hamar-bat saio izango dira, ekainera arte. Lehen saiorako ez da izena eman behar.
Legazpiko Gaztetxeak eta Judo Legazpi klubak defentsa pertsonaleko ikastaroa antolatu dute, eta larunbat goizean hasiko da. Hamar-bat saio izango dira, ekainera arte. Larunbateko lehen saioaren ondoren joango dira zehazten hurrengo datak. 11:00etan izango da, eta ez da izenik eman behar.
Herritar guztientzako ikastaroa da, baina batez ere Gaztetxearen inguruan mugitzen diren gazteentzat. Judo Legazpiren egoitzan emango da, Haztegi ikastolako gimnasioan. Judo Legazpiko Asier Berasategi izango da irakaslea.