Ikuskizun erraldoia egingo du martxoaren 2an Legazpiko konpartsak
Urbeltz pilotalekuan izango da, eta herriko dantzariek eta musikariek parte hartuko dute. Sarrerak otsailaren 1ean jarriko dituzte salgai.
Ikuskizun erraldoia izenburuarekin, Legazpiko Erraldoien Konpartsak emanaldi berezi bat egingo du martxoaren 2an Urbeltz pilotalekuan 18:30ean. Ikuskizunean, herriko erraldoiez gain, Goiz Deia txistulari bandak, Sustraiak eta Korosti taldeetako dantzariek eta Doinuzar gaiteroek ere parte hartuko dute.
Sarrera 2 eurokoa izango da, eta otsailaren 1etik aurrera egongo da salgai Karibe Berri, Karibe Zahar, ibaiondo eta Gurrutxaga tabernetan.