Izadi Zaleak elkarteko kideak eskiatzera joango dira otsailean
Legazpiko mendizaleak Astunera joango dira otsailaren 24an eta 25ean, pistetan eskiatzera eta erraketekin zeharkaldiak egitera. Lehen baitlehen eman behar da izena elkartean, astearte eta ostegunetan.
Igandean Hartzaren Urratsa ibilbidearen bigarren etapa Arrasate eta Gatzaga artean egin eta gero, hurrengo irteeran du begia jarrita Izadi Zaleak elkarteak. Eski irteera antolatu dute Legazpiko mendizaleek, otsailaren 24rako eta 25erako. Pirinioetara joango dira, Astunera, eta aterpetxea erreserbatuta dute, baina zenbat jende joango den adierazi behar diete arduradunei lehen baitlehen. Horregatik, joan nahi dutenei izena ahalik eta azkarren emateko eskatu diete. Horretarako, elkartera joan beharko dute, astearte eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era.
Irteera horretan pistetan eskiatzeko aukera izango da, eta elur erraketekin eta zeharkaldiko eskiekin ibiltzeko ere bai.