Bihartik aurrera eman daiteke izena Buztintegik Peñiscolara antolatu duen bidaiarako
Legazpiko Buztintegi jubilatu eta pentsionisten elkarteak bidaia bat antolatu du udaberrirako, Peñiscolara (Espainia). Bihar irekiko dute izena emateko epea, eta elkarteko arduradunak Gizarte Zentroan egongo dira horretarako, 09:00etatik 11:00ak arte.
Sei eguneko egonaldia egingo dute Peñiscolan, herri erdiko lau izarretako hotele batean, pentsio osoan, maiatzaren 20tik 26ra bitartean. Han daudenean, hainbat bisita ere egingo dituzte legazpiarrek, besteak beste Castellora, Morellara, Venicarlora edo Ebroren Deltara.
Prezioa 500 eurokoa da, eta 300 euroko lehen kuota otsailaren 15ean kobratuko dute, banku bidez; gainerako 200 euroak apirilaren 30ean kobratuko dituzte. Bidaia bertan behera uzten duenak 30 euro ordainduko du bakarrik bere plaza betetzen bada, eta ez bada betetzen, ordaindutakoa ez zaio itzuliko.