‘Bizkarsoro’ filma, igandean Segurako kultur etxean
Josu Matinez (Bilbo, 1986) zuzendariaren Bizkarsoro filma eskainiko dute igande honetan, 17:30ean Segurako kultur etxean. Donostiako Zinemaldian estreinatu zen filma eta urtarrilaren 12an estreinatu zen Euskal Herri osoko zinema aretoetan. Ordutik, herriz herri zabaltzen ari dira. Igandeko emanaldiaren ondoren, egileekin tertulia egiteko aukera izango da Seguran. Sarrerak 2 euroan daude salgai liburutegian eta udaletxean. Sarrerak geratuko balira, igandean bertan ere erosteko aukera izango da. Filma helduei zuzenduta dago, horregatik, 12 urtez azpikoek gurasoek lagunduta joan beharko dute.
Martinezen lehen film luzea da Bizkarsoro-Frantzia sortua zen. Frantsesak sortzea falta zen bakarrik fikziozko lana. Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.