Gaur aurkeztu dute Barrena Jauregian XVII. Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia. Otsailaren 15etik martxoaren 17ra izango da. Goierrin, Ordizian, Seguran eta Ataunen izango dira emanaldiak.
San Blas jaietako lehen ekintzak gaur izango dira. Herri kirol dema egingo dute bihar, Makalaaak eta Ampoko kideen artean. Igandean, haurren danborrada egingo da.
Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea aurkeztu dute gaur. 3. etapako zati bat Goierrin jokatuko da. Otsaurtetik sartu eta Lizarrustitik irtengo dira txirrindulariak.
Ekinhaz zentroan izango da, otsailaren 2an, eta Ainara Casado yoga irakasleak gidatuko du. Dirua biltzea da helburua, baita diziplina hori ezagutzera ematea ere. Parte hartzeko izena eman behar da.
Udalak 2,3 milioi euroko aurrekontua onartu du 2024rako. Plaza eraldatzen hasteko diru sail bat gorde dute. Zaintzaren etorkizuneko beharrak aztertuko dituzte.
DJ Maisu bikote beasaindarra musikaren munduan kasualitatez hasi zela esan daiteke. Melmak Gaztetxean joko dute gaur, Brigade Loco, Berandu baino lehen eta Iltze taldeekin batera.
Lehen sektorearen egituratzearen alde eta familia nekazaritzaren defentsan urteetan egindako lana aitortu dio sindikatuak ataundarrari.
Txillidaren jaiotzaren mendeurreneko ekitaldiak eta Zumarraga Bide Bizia eskaintza aurkeztu dituzte bertan.
Idiazabalgo San Blas jaien lehen asteburua, Beasaingo Melmak gaztetxeko musika jaialdia, Igartza Musika zikloaren hasiera, 'Mendi Tour'-eko film laburrak Ataunen, zinema karteldegia... Ikus agenda osoa albiste barruan.
Urtarrilaren 17ko saioan ia 40 bat pertsona elkartu ziren. Belaunaldien arteko hurrengo ibilaldia otsailaren 7an egingo dute. Gainontzean, asteazkenero egiten dute adinekoek ibilaldia, 10:30ean.
Ekimen parekideago baten aldeko erabakia izan da. Neskek eta mutilek laguntzaile izateko aukera izango dute. Orain arte, neskei soilik ematen zitzaien kantinera bezala desfilatzeko aukera.
Legazpiko Udalak otsailaren 2an itxiko du lanak entregatzeko epea. Maiatzeko eta Agorreko jaietako egitarauentzako azal bana aukeratuko da. Zapiarentzat diseinu bakarra behar da.
'Negua Dantzan' jaia antolatu du aurten ere komunitateak. 16:30ean eskolatik atera eta elkarrekin joango dira plazara. 17:30ean, komunitateko familiek prestatutako jakiak dastatuko dituzte bertan.