Itzuliak 40 kilometro egingo ditu Goierrin
Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea aurkeztu dute gaur. 3. etapako zati bat Goierrin jokatuko da. Otsaurtetik sartu eta Lizarrustitik irtengo dira txirrindulariak.
Euskal Herriko Itzuliak 826 kilometro izango ditu eta horietatik 40 Goierrin lehiatuko dira. 3. etapan iritsiko dira txirrindulariak: Otsaurtetik barrena sartu eta Zegama, Segura, Idiazabal, Olaberria, Lazkao eta Ataun zeharkatuko dituzte, Lizarrustitik irteteko. Olaberriako eta Lizarrustiko gainak puntuagarriak izango dira, gainera. Lehena hirugarren mailakoa izango da eta bestea, bigarrengoa, hurrenez hurren.
3. etapa apirilaren 3an jokatuko da, Ezpeleta (Lapurdi) eta Altsasu (Nafarroa) artean. Itzulia apirilaren 1ean hasi eta hilaren 6an amaituko da.