Herriarteko dantzari gazteen topaketa egingo dute ostiralean Plaza Nagusian
19:00etan izango da. Zaldibiako Iztueta, Anoetako Anitz eta Altzoko Artea dantza taldeek parte hartuko dute.
Herriarteko dantzari gazteen topaketa, iazko maiatzean, Zaldibian. Zaldibiako Iztueta, Lazkaoko Oin-Arin eta Idiazabalgo Axari dantza taldeak.Iñaki Gurrutxaga Ostiralean, otsailaren 2an, Herriarteko dantzari gazteen topaketa izango da Ordiziako Plaza Nagusian, 19:00etatik aurrera. Ordiziako Amets Bide Dantza Taldeak antolatuta, Zaldibiako Iztueta dantza taldeko, Anoetako Anitz dantza taldeko eta Altzoko Artea dantza taldeko dantzari gazteak elkartuko dira topaketan, eta emanaldiak eskainiko dituzte herritarrentzat plazan.













