Korrika antolatzeko bilera bihar arratsaldean Zerainen
2022ko apirilaren 8an, zeraindarrak 22. Korrikaren lekukoa eramaten. Korrika Goierriko beste hainbat herritan dagoeneko egin duten bezala, Zerainen ere 23. Korrika antolatzeko bilera deitu dute bihar arratsalderako. Zeraingo Korrika batzordeak 18:30ean egin du hitzordua kultur etxean. Korrika datorren martxoaren 23an iritsiko da Goierrira.













