Toka, igel eta bote txapelketa antolatu dute ostegunerako

Segurako Atseden jubilatu elkarteak antolatuta, toka, igel eta bote txapelketak egingo dituzte ostegunean, 16:30etik aurrera plazan. Bestalde, Atseden elkarteak Baobab kanpainarekin bat eginez, Senegalera bidaltzeko betaurrekoak biltzen ari da. Erabiltzen ez diren horiek Atseden tabernan utzi daitezke.