Bihar arte eman daiteke izena Ordiziako Mendi Lasterketan
Oraingoz 232 korrikalarik eman dute izena. Bihar 20:00etan itxiko dute epea.
Igandean jokatuko da Ordiziako Mendi Lasterketa. Plaza Nagusitik irtengo dira korrikalariak eta leku berean helmugaratuko dira. 10:00etan hasiko da. Hiru ibilbide egongo dira: maratoi erdia, 14 kilometrokoa eta 8 kilometrokoa. Bihar izango da izena emateko azken eguna. Biharko 20:00ak arte egongo da irekita izen-ematea, Kronoak webgunean.
Oraingoz 232 korrikalarik eman dute izena hiru probetarako: mendi maratoirako 120k, 14 kilometroko probarako 72k eta 8 kilometrokorako 40k.