Korrika antolatzeko bilera astelehenean egingo dute Lazkaon
San Benito ikastolako irakasleen kilometroan, 2022an jubilatu ziren edo jubilatzear ziren irakasleak lekukoa eramaten. Lazkaoko Korrika Batzordeak datorren astelehenerako iragarri du hurrengo bilera. Otsailaren 5ean, 18:00etan, udaletxeko bigarren solairuan elkartuko dira 23. Korrikaren etorrera eta aurretiko ekitaldi zein ekimenen egitaraua prestatzeko.













