Izaskun Mendizabalen azken eguna Kakuetan
Gaur du azken eguna Zumarragako Kakueta kafetegian. Bihar Carolina Perezek hartuko du Kakuetako ardura.
Izaskun Mendizabalek erretiroa hartuko du gaur. 27 urte eman ditu Zumarragako Kakueta kafetegian. Azken egunetan bezero asko gerturatu dira agurtzera eta loreak ere oparitu dizkiote. Eskerrak eman nahi dizkie 27 urte hauetan bezero izan dituen guztiei.
Bihartik aurrera Carolina Perez izango da Kakuetako arduraduna. Nikaraguan jaio zen eta 17 urte daramatza gure artean. Kafetegi eta okindegi askotan lan egin du eta ilusio handia duela aipatu du. Bihar pintxoak emango dizkie gerturaten direnei eta asteazkenero pintxo-potea egingo du.