Zaldibian ostiralean jokatuko dute EHko mus kanporaketa

Euskal Herriko 15. Mus Txapelketaren herri mailako kanporaketa ostiral gauean jokatuko dute, Zaldibian. Zubi-Buru elkartean, 22:00etan hasiko da izen-ematea. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da sarrera. Finalera sartzen diren bi bikoteek afari bana izango dute saritzat, Zubi-Buruk emana.