Legazpiko Udalak ongi etorria egin die iaz jaiotako haurrei
Agirre-Etxeberrin ospatu zuten ekitaldi xume bat, herriko musikari eta bertsolari batzuen laguntzarekin. Lehengo aldia izan da, eta izan duen harrera ikusita, urtero egingo da aurrerantzean.
Legazpiko Udalak ongi etorria eman die iaz jaiotako legazpiarrei, larunbat eguerdian Agirre-Etxeberrin egindako ekitaldi batean. Hainbat familia elkartu zen bertan, eta herriko musikari eta bertsolari batzuk ere parte hartu zuten. Lehen aldia Legazpin horrelako jarduera bat egiten dena.
Ekitaldian Esku Hutsik elkarteko Saioa Ivanka Zuaznabar ere izan zen, bera bezala doluan dagoen ama guztiak ordezkatuz. Izan ere, iaz jaio gabe edo jaio ondoren hildako haurren familiak ere gonbidatuta zeuden ekitaldira.
Lehenengo ekitaldi honen harrera ona ikusita, udalak urtero egingo du aurrerantzean.
Agirre-Etxeberrin izandako familia guztiek opari bana jaso zuten, eta bertara joan ezin zutenek, udaletxean jaso ahal izango dute.