Luisa Calvok irabazi du Legazpiko udal egutegiko urtarrileko saria
Hilabete horretako irudian ikusten zen plazaren izena asmatu behar zen; Euskal Herria plaza da. Udalak 160 erantzun zuzen jaso ditu. Irabazleak herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela jaso du.
Udalaren egutegiko lehiaketan, urtarrileko 50 euroko erosketa txartelaren irabazlea Luisa Calvo izan da. Urtarrileko irudian agertzen zen plazaren izena asmatu behar zen, eta 160 herritarrek erantzun dute Euskal Herria plaza zela. Amaia Aizpurua zinegotziak eman du saria.
Otsailean, irudian agertzen den mendi baten izena eskatzen da.
Legazpiko Udaleko 2024ko egutegia koloreztatutako argazki zaharrekin osatu dute aurten. Argazki originalak Ignacio Agirre Montegirenak dira, eta koloreztatze lanak Gorka Gomez argazkilariak egin ditu.