Ataunen Otsoak dantza taldeak girotu du inauteria
San Gregorioko pilotalekuan egin behar izan dute ostiral inaute arratsaldeko saioa, euria hasi baitu kalean ibiltzeko.
Ataungo Otsoak dantza taldeak inauteri festa antolatu du, gaurko. San Gregorio Zelai pilotalekuan elkartu dira taldeko dantzariak, txikienen taldetik hasi eta helduenerainoko denak. Hasieran kalejira eta dantza-emanaldi tartekatuak San Martingo kalean egiteko asmoa bazuten ere, euria hasi duenez, San Gregoriora joan dira.
Txokolatea meriendatu ondoren, saioa hasi dute. Gurasoekin eta herritarrekin, bete egin da San Gregorioko pilotalekua.
Argazkiak: Aimar Maiz Morea