Esnatu da hartza Seguran, eta inauteriei hasiera eman diete. Denetariko mozorroak ikusi dira: marinelak, ijitoak, lehoia eta hezitzailea, medikuak, ardiak...
Legazpiko eskolek kalejira egin dute gaur arratsaldean. Euskal Herria plazan bukatu dute. Lintx ere hara gerturatu da, eta asteburu osoko festari hasiera eman diote
San Gregorioko pilotalekuan egin behar izan dute ostiral inaute arratsaldeko saioa, euria hasi baitu kalean ibiltzeko.
Inauterien etorrerarekin bat eginez desfileak egin ohi dituzte Goierriko ikastetxeetan. Ezkioko, Beasaingo, Idiazabalgo, Legazpiko, Ordiziako, Urretxu-Zumarragako eta Zaldibiako bideoak eta argazkiak dituzue ikusgai albiste barruan.
Otsailaren 20an egingo dute lehenengo saioa, 10:30etik 12:00etara. Barrenan eman behar dute izena parte hartu nahi dutenek. Monica Leivak gidatuko ditu saioak.
Herrietako gaikako bilketaren batez bestekoa %76,9an geratu da eskualdean. Bizilagun bakoitzak 297,9 kilo hondakin sortu zuen iazko urtean. Erraustegira 68,8 kilo joan dira.
Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira joango dira hilaren 17an, eta izena emateko epea aurreko asteazkenean amaituko da. Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleentzat da oraingo irteera.
Inauterietako ekitaldiak, Antzerki Garaia Ordizian, Rukula eta Gailu taldeen kontzertua Ataunen, zinema karteldegia... Ikus Goierriko kultur agenda albiste barruan.