Beterriko taldeak Goierrin musikari
Usurbil eta Lasarte-Oriako Rukula taldeak eta Andoaingo Gailu taldeak kontzertua egingo dute gaur Ataunen, Oargiko Gauek dinamikaren barruan. Emanaldia 22:00etan da, eta sarrerak zortzi euro balio du. Rukula rock gogorra lantzen duten lau musikari gaztek osatzen dute –tartean Martxel Arkarazo, Kakiren semea– eta Gailu euskal eszenako hiru musikari ezagun eta eskarmentudunek –irudian–.