Ostadarrek Euskal Herriko inauterietako dantzak eskainiko ditu
Urtero bezala, Beasaingo Ostadar dantza taldeak inauteri herrikoiak ospatuko ditu biharko egunez. Euskal Herriko hainbat lekutako inauterietako dantzak eskainiko dituzte herriko kaleetan zehar.
Bihar, 10:30ean emango diote hasiera dantza desfileari. Taldeko dantzariez gain, beste herri batzuetako dantzariak, eta herriko musikariak izango dituzte lagun kalejiran. Desfilea irekia dela gogorarazi dute eta herritarrei dantzara irteteko gonbidapena luzatu diete. Eguraldia txarrarekin, desfilea Gernika pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plazan egingo dute.
Arratsaldean jarraituko du festak. 19:00etatik aurrera, Elizagoien ahizpen erromeria izango da Loinazko San Martin plazan.