Zeraingo turismo bulegoan lan egiteko deialdia egin du udalak
Urtero bezala, Zeraingo turismo bulegoak bertan ordu batzuetan lan egiteko deialdia egin die 18 eta 30 urte bitarteko zeraindarrei. Lana asteburuetan izan ohi da, turismo bulegoan informazioa ematen eta dendari kasu egiten. Larraondo zerrategian eta Aizpeako meatze gunean bisita gidatuak egiteko ere jendea behar izaten da.
Martxoan zehar trebakuntza saio bat egingo da eta beharrezkoa izango da bertan parte hartzea lan egin nahi dutenentzat. Interesatuei aurrerago jakinaraziko zaie saioaren data eta ordua.
Interesatuek turismo bulegoarekin jarri beharko dute harremanetan: 943 80 15 05 edo 649 946 277 telefonoetara deituta edo turismobulegoa@zerain.eus helbidera mezu bat idatzita. Izena emateko azken eguna otsailaren 29a izango da.