Legazpiko inauterietan giro bikaina atzo
Mozorroek, karrozek eta musikak kaleak eta tabernak hartu zituzten. Inauteriek gaur dute jarraipena Gaztetxeko festarekin, eta bihar amaituko dira Sustraiak dantza taldearen konpartsarekin.
Arratsaldeko ikasleen mozorro desfilearen eta Lintxen etorreraren ondoren, festa lehertu zen atzo Legazpiko kaleetan, Inauterien egun handian. Mozorrotutako kuadrillek, karrozek eta musikak herriko kaleak eta tabernak bete zituzten, eta goizaldera arte luzatu da jai giroa.
Gaur Gaztetxearen eguna da, rave gaia hartuta, eta bihar Sustraiak dantza taldearen konpartsarena. Iluntzean Lintx erreta amaituko dira Legazpiko inauteriak.
Otsailak 10, larunbata: ZAPATUKO INAUTERIA Legazpiko Gazte Asanbladak antolatuta. Gaia: Rave.
- 14:30ean: Bazkaria eta ondoren, bingo musikatua
- 18:00etan: Karropoteoa, Laubidetik hasita
- 23:00etan: Kontzertua Emaion taldearekin, eta ondoren Dj gaua.
Otsailak 11, igandea: IÑUDE ETA ARTZAINAK INAUTERI HERRI KONPARTSA:
- 11:00: Konpartsa Laubiden elkartuko da, azken entsegua egiteko.
- 12:00: Konpartsa Laubidetik irtengo da. Ibilbidea: Egialde (Laubide), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Enea, Plazaola.
- 14:00: Bazkaria Aitxuri jatetxean.
- 17:30: Arratsaldeko saioa. Ibilbidea: Gernika Plaza, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
- 19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.