Eguerdian Iparragirre Balerdi musika bandak kalejira egin du, tartean Iñigo Salegik zuzenduta. Haurrak eta gazteak izan dira arratsaldeko lehen orduetako protagonistak, eta kalean geroz eta mozorro gehiago ikusten dira.
Txapelketaren 45. edizioa da aurtengoa, eta ohi bezala, partidak Urdaneta eskolan ari dira jokatzen 16:30ean hasita. Finala 22:00etarako aurreikusten dute. Lehen saria 2.000 eurokoa da.
Kalejira koloretsua eta alaia egin dute goizean Beasaingo kaleetan zehar, Euskal Herriko hainbat inauteri dantza erakutsiz.
Goizean goizetik dabiltza urteroko erronda egiten. Aurten Tuterako polka aukeratu dute dantzarako.
'Rave' festak hartu dituzte mozorrotzeko gai gisa. Gaztetxean bazkaldu ondoren, kalera aterako dira arratsaldean karro-poteoa egiteko, eta gauean erromeria eta dj festa egingo dituzte, Gaztetxean horiek ere.
Mozorroek, karrozek eta musikak kaleak eta tabernak hartu zituzten. Inauteriek gaur dute jarraipena Gaztetxeko festarekin, eta bihar amaituko dira Sustraiak dantza taldearen konpartsarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 21 milioi euro jarri ditu Azkoitia eta Zumarraga arteko errepidea zabaltzeko lanetarako. Segurtasuna eta erosotasuna «nabarmen» hobetuko direla adierazi du diputazioak.