Izadiren eski irteerarako izena emateko azken eguna
Astunera joango dira hurrengo asteko asteburuan; gaur da izena emateko azken eguna. Igande honetan Errioxara joango dira mendi ibilaldia egitera.
Gaur da Izadi Zaleak mendi taldeak hurrengo asteko astebururako prestatu duen eski irteerarako izena emateko azken eguna. Izadik, gainera, mendi ibilaldia egingo du igande honetan, Errioxa aldean.
Eski irteera
Eski irteera hilaren 24an eta 25eegingo dute, Huescako Pirinioetara, Astunera. Bi plan diseinatu ditu elkarteak egun horietarako. Batetik, Astungo pistetan eskiatzeko aukera izango da, eta bestetik, elur erraketekin edo zeharkaldiko eskiarekin ibiltzeko. Larunbatean aterako dira Legazpitik autobusez, 05:30ean, eta itzulera igande iluntzean izango da. Ostatua Canfranceko aterpetxean erreserbatu dute, pentsio erdian, eta larunbateko afaria eta igandeko gosaria egongo dira sartuta. Prezioa 80 eurokoa da, eta haurrek 55 euro ordaindu beharko dute. Izena ematean, 40 euroko fidantza eskatuko da.
Errioxan mendi ibilaldia
Igande honetarako plana ere egin du Izadi Zaleak elkarteak. Errioxara egingo du irteera, hango mendietatik ibilaldia egiteko. Villalba herritik abiatuta, Sajazarran amaituko dute, besteak beste, Montes Obareneseta Peñas de Gembres mendiak
igo eta gero. Ibilaldia 19 kilometrokoa da.
Irteera 07:30ean izango da, elkartetik, eta 18:30 inguruan itzuliko dira Legazpira aproximadamente
Errioxara joateko ere izena eman behar da elkartean, gaur eta ostegunean, 18:30etik 19:30era.