Palestinarren aldeko yoga saioan 610 euro bildu dira
Legazpin egin zen hilaren hasieran, Ekinhaz errendimendu eta osasun zentroak eta Ainara Casado yoga irakasleak antolatuta. Dirua UNRWA erakundeari eman diote.
Yoga sYoga Yoga saio baten bitartez, legazpiarrek 610 euroko diru laguntza eman diote Palestinaren alde lan egiten duen Nazio Batuetako UNRWA erakundeari. Atzo helarazi zioten dirua erakundeko arduradunei.
Ehkinaz osasun eta errendimendu zentroaren eta Ainara Casado yoga irakasle legazpiarren ekimenez, Palestinaren aldeko yoga saio solidarioa egin zuten hilaren 2an Legazpin. Ekinhaz zentroko gela, yoga eginez Palestinako herria lagundu nahi zuen jendez bete zen ostiral hartan, eta orduan bildu zen diruari, hurrengo egunetan zentroan jarritako itsulapikora botatakoa gehitu zitzaion, guztira 610 euro.
Ekinhaz zentroa hurrengo proiektuan murgildu da orain. Martxoaren 1ean, arnasketa funtzionala landuko du 18:00etatik 20:00etara egingo duen saioan.