Legazpiko sozialistek udalerriak jasoko dituen aparteko 80.000 euroen berri eman dute
Aparteko diru hori Pedro Sanchezen Gobernuak energia eta banku sektoreei ezarritako aparteko zorrei esker iritsi dela nabarmendu dute.
Legazpiko sozialistek jakinarazi dutenez, udalerriak ia 80.000 euro jasoko ditu, “Pedro Sanchezen Gobernuak energiaren sektoreari eta bankuei ezarritako zergei esker”. Neurri horrek aparteko diru sarrerak ekarri dizkio Gipuzkoari, zazpi milioi euro baino gehiago, eta “horri esker, udal zerbitzu publikoak indartuko dira”.
Sozialistek diotenez, zerga horiek “funtsezkoak” izan dira “Ukrainako gerraren ondorioek eragindako krisi inflazionistaren garaian, administrazio publikoek gizarte babesa indartu ahal izateko, herritar guztiei lagunduz”. Hain zuzen, energiaren sektoreak eta bankuek “energiaren prezioaren igoerarekin eta interes tasekin lortzen ari ziren etekinen zati batekin lagundu zezaten” sortutako zergak izan dira.
Neurri honekin, “PSOEk herritarrekin duen konpromisoa erakusten da, gehien irabazten duenak gehiago lagundu behar du, eta, batez ere, fiskalitate handiagoa lortzen da toki administrazioek beren egunerokoan herritarrei zuzenean mesede egiten dieten diru-sarrera gehiago izan ditzaten”.