Aitortza egin diete Legazpiko odol emaileei
Legazpiko odol emaileen delegazioak aitortza egin diete 25, 40, 50, 60, 75, 80 eta 100 alditan odola eman duten herritarrei. Larunbat eguerdian egin zuten aitortza ekitaldia udaletxean, eta diplomak eta opariak eman zizkieten bertan elkartu ziren odol emaileei. Eric Galvez alkateak ere parte hartu zuen ekitaldian.
Herriko delegazioak 25 odol emaile zituen deituta guztira aitortza egiteko. Odola 25 alditan emandakoak dira gehienak, bederatzi: Gregorio Arsuaga, Jose Javier Calvo de Mora, Miren Arantxa Etxarri, Ion Maiztegi, Ana Martin, Txomin Pascual, Javier Perez de Arenaza, Rosa Maria Pinedo eta Maria Lourdes Ugarte. Arantxa Agirrek 40 aldiz eman du odola. 50 aldiz emandakoak lau dira: Carlos Arbizu, Mikel Larrañaga, Xabier Larrea eta Eulogio Villacorta. Maria Jesus Goenagak eta Maria Isabel Inurritegik 60 aldiz emandakoak dira, eta 75 aldiz emandakoak, sei guztira: Jose Javier Agirre, Asier Alkain, Juan Carlos Cervero, Damian Ortiz, Luis Pagola eta Angel Rodriguez. Maria Lourdes Etxanizek eta Edurne Etxeberriak 80 aldiz eman dute, eta azkenik, Endika Sotok 100 aldiz eman du dagoeneko.
Hileko lehen ostiralean
Legazpiko odol ateraldiak hileko lehen ostiralean egiten dira, Gizarte Zentroan, 18:00etatik 20:00etara. Txanda hartu behar da 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta.