Beasaingo haurrak kantuan euskaraz jarri ditu 'Kantari' programak
Usurbe antzokian dantzatuko eta abestuko dute ehunka haur beasaindarrek, Goierri Telebistak antolatutako 'Beasain Kantari' ekimenean.
Goierri Telebista gaur ari da grabatzen Beasaingo Usurbe antzokian Kantari programa. Gaur eta bihar, oholtzatik igaroko dira Beasaingo ikastetxe ugaritako haurrak, taldeka. Dantza koreografiak prestatu dituzte, euskarazko abesti bana abestu bitartean egingo dituztenak.
Larunbateko saioa 15:00etan hasi da, eta bihar, igandea, 11:00etan berrekingo diote. Goierri Telebistaren webgunean zuzenean jarrai daiteke. Lazkaon izan ondoren, Beasainera iritsi da orain kantu eta dantza programa.
Argazkiak: Aimar Maiz Morea