Ikaztegietan bizi zen, eta ostegunean hil zen, 76 urterekin. Gabiriako bertso jaialdien eta bertsolari gazteen sariketaren aurreneko antolatzaileetako bat izan zen Landa.
Elur maila 500 bat metroan dago gaur. Negualdiko lehenengo hotzaldi umelean, mendian beheraino zuritu du.
Latxartegi aretoan, ia lau orduz ari dira goizean zehar piano errezitaldiak ematen.
Usurbe antzokian dantzatuko eta abestuko dute ehunka haur beasaindarrek, Goierri Telebistak antolatutako 'Beasain Kantari' ekimenean.
Urretxun gaur egin dute, gastronomiaren aitzakian, jatorri askotako herritarren arteko topaketa. Goierri elkarteak, munduko platerak prestatu dituzte, gero elkarrekin dastatzeko.