Elurra ia-ia kaleraino iritsi da
Elur maila 500 bat metroan dago gaur. Negualdiko lehenengo hotzaldi umelean, mendian beheraino zuritu du.
Goierriko mendi gain gehienak zuritu ditu gaur elurrak. Elur maila 500 bat metroan dago, eta ia-ia kaleraino heldu da. Eguerdian, Goierriren goialdeko herrietan –Legazpin eta Urretxun, kasu–, elur bustia hasten zuen.
Aizkorriko eta Aralarko goi mendietan atzo jada bota zuen elurtea, eta gaur garaiera apalagoko beste tontorretara ere iritsi da: Irimo, Izazpi, Aizpuru…
Negu giroa iragarri du astebururako Euskalmetek: hotza eta prezipitazioak. Gaur arratsaldean aterruneak luzeagoak izango dira, nahiz tarteka zaparradak egingo dituen.Mendebaldeko haizeak ekarri du hoztea. Goizean elur-kota 500-600 metro inguruan kokatuko bada, eguerdan 800era igo da eta gaualderako 1.000 metro inguruan botako du elurretan.
Bihar eta etzi ere hotzetik eta umeletik jarraituko du. Elur maila bihar 1.500 metroan eta astelehenean 1.000n kokatu du Euskalmetek.