Legazpin 82 piano jotzaile gazte elkartu dira
Latxartegi aretoan, ia lau orduz ari dira goizean zehar piano errezitaldiak ematen.
Goierri Garaiko eta Debagoieneko 82 piano ikasle Legazpin elkartu dira, gaur. Latxartegi aretoko oholtzan isats-piano bat kokatu, eta txandaka-txandaka han ari dira jotzen Zumarragako, Legazpiko, Eibarko, Elgoibarko, Bergarako eta Elgetako ikasleak. Tartean, 18 legazpiar.
Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME), eta hainbat musika eskolak eta piano irakaslek antolatutako ekitaldia da, garai batean Andoainen egiten zen jaialdiaren jarraipena. Herrika mugitzen hasi ziren iaz, Oñatin lehenengo juntadizoa eginda. Aurten, Legazpin egokitu da, Doinua musika eskolaren bitartez.
Legazpiko topaketaz gain, Gipuzkoan beste zazpi egingo dituzte aurten: Azkoitian, Astigarragan, Bergaran, Durangon, Gasteizen, Lezon eta Zarautzen. Guztira, pianoko 450 ikaslek parte hartuko dute.
Argazkiak: Aimar Maiz Morea