Burdinolak antolatuta, euskararen historiari buruzko hitzaldia ostegunean
Mikel Martinez Aretak egingo du Legazpiko Kultur Etxean, gazteleraz, 'La expansion tardoantigua del euskera 'izenburupean. EHUko irakaslea eta euskal filologian eta hizkuntzalaritzan doktorea da hizlaria.
Burdinola elkarteak antolatuta, euskararen historiari buruzko hitzaldia egingo du etzi, martxoak 1, Mikel Martinez Aretak, Legazpiko Kultur Etxean 19:00etan, La expansion tardoantigua del euskera izenburupean. Hitzaldia gazteleraz izango da.
Martinez Areta EHUko irakaslea eta euskal filologian eta hizkuntzalaritzan doktorea da. Argitalpen asko ditu, eta azkenekoa, Irulegiko eskuaren gainean Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoan beste hainbat aditurekin batera idatzitako artikulua.