Bihar landatuko dute Porrotxek eta Mari Mototsek legazpiarrei oparitutako zuhaitza
Santiktuz egoitzaren aurreko lorategian landatuko dute, 10:15ean. Pago bat da.
Bihar landatuko dute Legazpiko ikasleek joan den urteko azaroan Porrotx eta Mari Mototsek legazpiarrei oparitutako zuhaitza. Herriko ikasle guztien artean aukeratu dute tokia: Santikutz egoitzaren aurreko lorategia.
Pailazoek azaroaren 28an eskaini zizkieten herriko ikasle txikienei Ez gara jaitsiko! ikuskizuna, eta bertan pago bat oparitu zioten Legazpiko herriari
Haur Hezkutza 3ko Ekain Benitez eta Lehen Hezkuntzako Lola Conforti, Urko Rebollar eta Alias Adriel Gonzalez arduratuko dira landaketaz. Ekitaldia 10:15ean izango da.