Virginia Imazen clown saioa antolatu du Iratzarrik Martxoaren 8rako
Legazpiko elkarteak bat egingo du horrela Emakumeen egunaren ospakizunarekin. Latxartegin izango da ikuskizuna, martxoaren 8an bertan, doan.

Legazpiko Iratzarri emakumeen elkarteak Virginia Imazen clown saio batekin ospatuko du Martxoaren 8a, egunean bertan. Oihulari Klown taldeko Imazek Sex o no sex ikuskizuna eskainiko du martxoaren 8an bertan, 19:30ean, Latxartegi aretoan. Publiko orokorrari zuzendutako emanaldia izango da, eta sarrera dohainik izango da.
Iratzarrik hurrengo egunean jarraituko du Emakumeen egunaren ospakizunekin, bazkide talde batek Nafarroara egingo duen egun osoko irteerarekin.