Olazabal institutuko ikasleak Filosofia olinpiadetan izan dira
Legazpiko ikastetxeko ordezkari batzuk finalisten artean sailkatu dira, gainera. Erkidego mailako olinpiadak dira, seigarren edizioa.
Legazpiko Olazabal BHIko ikasleek 2024ko Euskadiko VI. Filosofia Olinpiadan parte hartu dute hainbat modalitatetan, Balio Zibikoak eta Etikoak, Pentsamendu Kritikoa eta Autonomoa, Filosofia eta Plastikako ikasgaien arteko proiektu bateratuaren baitan.
Haietako batzuk finalisten artean dira, gainera. DBH 1eko Adriana Castrillo Rodriguez eta Asier Ramos Sanchez Euskal Autonomia Erkidegoko hamar finalisten artean dira marrazketa filosofikoan; DBH 4ko Malen Sanz Imaz eta Naroa Manso Cecilia argazkigintzan; eta Batxilergoko lehen mailako Aroa Gomez Larraza, Peru Agirrezabal Rodriguez, Rodrigo Alvarez Baz, Maitane Aranburu Alonso, Jon Lopez Pozo, Eric Serna Laguna, Markel Jaurrieta Alberdi, Leire Mahamud Perez eta Xabat Rodrigo Araguzo bideogintzan, taldeka aurkeztu ondoren. Ikasturte honetan aisialdia izan dute hizpide filosofia olinpiada hauetan.
Legazpiko ikasleek hilaren 15ean Eibarren dute hitzordua, lanak defendatzeko eta Estatu mailako Olinpiadarako txartela lortzeko.