Atzegik deialdi berria egin du Kirola Elkarrekin egiteko
Igandean izango da festaren 12. edizioa Legazpin. Herriko kirol elkarteen laguntza izango dute Atzegiko kideek eta gonbidatuek.
Atzegik egin du Kirola Elkarrekin festaren aurtengo ediziorako deialdia. Hilaren 10ean, igandean ospatuko da, Legazpin, eta desgaitasuna fisikoa eta mentala duten kirolariak eta desgaitasunik gabekoak elkartuko ditu, hamabigarrenez. Aurten, Gipuzkoako eta Bizkaiko 13 elkartek parte hartuko dute, 550 kirolari inguru, eta zortzi kirol modalitate praktikatzeko aukera izango dute goizean zehar: igeriketa, futbola, mendi ibilaldia, pala, bola jokoa, indoor zikloa, saskibaloia eta zumba.
Legazpiko kirol gune desberdinetan gauzatuko da goizeko jarduna, herriko kirol elkarteen laguntzarekin, eta festa amaitzeko, bazkari herrikoia egingo dute partaideek, Gizarte Zentroan.
Kirol mailan inklusioa bultzatzen duen Kirola Elkarrekin festa urtero egiten da udaberriaren atarian, eta azken edizioak Legazpin izan dira. Herri honetan oso harrera izaten du, eta hainbat eta hainbat herritar eta elkarte inplikatzen dira bertan. Aurten, Izadi Zaleak mendi taldea, Legazpi Igeri Elkartea, Ilintxa futbol elkartea, Legazpiko Gazteak Pilota Eskola, Danantzako bola elkartea eta Andraitz saskibaloi kluba izango dira festan Atzegirekin batera.
Horiez gain, beste zenbait lekutako elkarteak ere izango dira: Konporta (Gipuzkoa), Gorabide (Bizkaia), Askatuak (Gipuzkoa), Gaude (Bizkaia), Izarraitz (Gipuzkoa) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.
Kirola Elkarrekin 09:30ean hasiko da udal agintarien harrerarekin, eta bazkalondoko dantzaldiarekin amaituko da.
Atzegik eskerrak ematen dizkio Legazpiko Udalari topaketa hau antolatzeko urtero eskaintzen dion laguntzagatik. Bestalde, legazpiarrak animatu nahi ditugu festa honen parte izatera, txapelketetara animatzera edo jardueraren batean parte hartzera joanda.
Kirola Elkarrekin, egitaraua
09:30 Legazpiko Udalak eta Atzegik bertaratutakoei ongietorria emango diete.
09:45-10:00 Kirol jardueren hasiera:
o Futbola, Irene Paredes Kirol gunean
o Saskibaloia, Bikuña kiroldegiko kantxan
o Bola-jokoa, Mauleon Hoteleko bolatokian o Igeriketa, Bikuña iroldegiko igerilekuan
o Indoor zikloa, Bikuña kiroldegian
o Zumba, Bikuña kiroldegian
o Mendi martxa. Lakiolara igoko dira.
o Pala, Urbeltz pilotalekuan
13:30 Kirol ekintzen amaiera
14:00 Bazkaria Gizarte Zentroan
15:00 Musika eta festa Gizarte Zentroaren kanpoaldean.
16:00 Agurra eta autobusen irteerak∑
Herriko elkarteak
Horiez gain, beste herrialdetatik etorriko diren elkarteak ere izango dira Legazpin, hala nola, Gipuzkoako Konporta, Mindara, Izarraitz eta eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, Bizkaiko Gorabide eta Gaude, eta Arabako Aspace eta Apdema.
Goiz osoko kirol egitaraua
Goiz hasiko da Kirola Elkarrekin festa igandean. 09:30ean, Legazpiko Udalak eta Atzegik bertaratutakoei ongietorria emango diete, eta 10:00etan kirol jardueran hasiko dira. Futbola, Irene Paredes Kirol gunean egingo dute; saskibaloia, Bikuña kiroldegiko kantxan; bola jokoa, Danantzako elkartearen bolatokian, Mauleon hotelaren ondoan; igeriketa, kiroldegiko igerilekuan; Indoor zikloa eta zumba, Bikuña kiroldegian; eta pala, Urbeltz pilotalekuan. Azlenik, mendi ibilaldia Lakiola ingurura igota egingo dute. Kirol ekintzak 13:30erako amaituko dira.
Ondoren, pandemiaren erruz baztertuta izan duten bazkari herrikoia izango da, 14:00etan, Gizarte Zentroan.
Festa 16:00etan amaituko da. Agurrerako ordua izango da hori, eta kanpotik etorri direnak autobusetara igotzeko.
Kirola Elkarrekin topaketaren antolatzaileek Legazpiko Udalaren laguntza jaso dute antolaketa lanetan, eta horregatik eskerrak luzatu nahi dizkiote, baita parte hartuko duten herriko kirol elkarte guztiei ere. Bestetik, legazpiarrak animatu nahi dituzte txapelketak ikustera joateko, edo kirola eginez parte hartzeko.