Ane Odriozolak bihar aurkeztuko du bere laugarren eleberria
'El valle del hierro' du izenburua, eta Planeta argitaletxeak sortu berri duen NdeNovela zigiluarekin argitaratu du. Aurkezpena Latxartegi aretoan izango da, 19:00etan.
Ane Odriozolaren laugarren eleberria ezagutu nahi duenak, bihar du horretarako hitzordua Latxartegi aretoan, 19:00etan. Gibolako trilogia ospetsuaren ostean, El valle del hierro idatzi du legazpiarrak, eta bihar aurkeztuko du. Gibolako liburuak autoedizioa ziren, baina hau Planeta argitaletxeak sortu berria den NdeNovela zigiluarekin kaleratu du.
El valle del hierro (Burdinaren harana), Euskal Herrian girotutako nobela da, eta 1577ko gau euritsu batean hasten da, Plazaolatarren Mirandaola burdinolara zihoala Domingo Harria ikazkina desagertzen denean. Ez da haran horretan desagertzen lehenengo pertsona, eta ez da azkena izango. Domingoren emaztea, Asencia, ez da Plazaolatarrez fio, gremioa bera ez da batere fidagarria. Urte batzuk igaro dira, eta jendeak ia Domingo ahaztuta daukanean, Jurdana iristen da haranera, sekretu handi batekin.
Liburua joan den asteazkenean, hilak 13, zen liburu dendetara iristeko, baina garraioarekin arazo batzuk izan dira, eta gaur iristea espero da.