Legazpiko HAPOri egingo dizkion alegazioak aurkeztuko ditu EH Bilduk
Herri batzarra egingo du horretarako, bihar 18:00etan, Gizarte Zentroan. Herriko hirigintza antolamendua gidatuko duen dokumentuaren aurrerapena onartuta dago, eta hilaren 29ra arte aurkeztu daitezke alegazioak.
Legazpiko EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar 18:00etan Gizarte Zentroan, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aurrerapen dokumentuari egingo dizkion alegazioak aurkezteko eta eztabaidatzeko. Saio hori, bestalde, bere komunitatea gai horretan ahalduntzen eta formatzen jarraitzeko helburuz ere egingo du, ” baita udal batean herria egituratzen duen eta hiri eredua markatzen duen plan garrantzitsuena”.
Otsailean onartu zuen udalak HAPOren aurrerapen dokumentua, eta hilaren 29ra arte dago epea dokumentuari alegazioak egiteko.