Bi botika enpresa Arcelorren ezarri nahi direla zabaldu da
Cronica Vasca webgunearen arabera, botika industriako bi enpresak Arcelorren lursailak zirenetan ezartzeko asmoa azaldu dute. Webgune beraren arabera, armagintzako enpresa batek ere Zumarragan lantegia irekitzeko asmoa azaldu zuen, baina ezezkoa jaso zuen. Mikel Serrano alkateak armagintza enpresari ezezkoa eman ziola esan du. “Arcelorren itxieraren garaian nirekin harremanetan jarri ziren eta Zumarragan ez genuela halakorik nahi esan nien. Botika enpresei dagokienez, ez dakit ezer. Beharbada SPRIrekin (lursailen jabearekin) jarriko ziren harremanetan, nirekin ez”.