Beasainen Korrikako zatiren bat erosi duten eragileek jaso dituzte peto zenbakituak. 30 eragile batu dira.
Euskal Y-aren eta Nafarroako korridorearen arteko loturak eragingo liekeen herrietako 208 hautetsik sinatu dute agiri instituzionala. Hego Euskal Herriko bi legebiltzarretan erregistratu dute, gaur. Tartean daude Goierriko sei udaletako 33 zinegotzi.
Korrika txikiak egin dituzte Beasainen, Legazpin, Ormaiztegin eta Ezkio-Itsason. Herri bakoitzeko ikasleek elkarrekin egin dute korrika eta euskaraz hitz egiteko konpromisoa berretsi dute. Bihar Idiazabalen, Segura eta Zerainen, Urretxu eta Zumarragaren, Ordiziaren, Lazkaoren, Arama eta Itsasondoren... txanda izango da. Larunbatean helduko da Korrika nagusia Goierrira
Goierriko ekoizle ugarik jarriko dituzte postuak. Kontsumoaren inguruan hausnartzeko aitzakia izan da aurten azoka. Jende ugari espero dute igande goizean.
Aurten bederatzi irudi ateratzeko asmoa du Egiazko Gurutzearen Kofradia antolatzaileak. 19:00etan aterako da parrokiatik, erdigunean zehar ibilaldia egiteko Eguraldi txarra egiten badu, elizako atarian egingo dute.
Bigarren gazte festak antolatu dituzte, asteburu honetarako. Bertso afaria izango da bihar, 130 lagunentzat. Etzi, sagardo dastaketa, Korrika eta musika.
Gaur aurkeztuko du Garik (Legazpi, 1963) Maldanbera taldearekin ‘Behin bizitzea’ diskoa Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Soinu atmosfera berezi baten bidez, patxada transmititu nahi izan du.
56 urteren buruan, betiko itxi ditu ateak Ormaiztegiko Arana tabernak. Arana-Begiristain sendia izan da tabernaren gidaritzan. Orain, etapa berri baten hastapenean daude, iraganari lortutakoaz eskertuta.