Handia heldu bitartean, txikiak
Korrika txikiak egin dituzte Beasainen, Legazpin, Ormaiztegin eta Ezkio-Itsason. Herri bakoitzeko ikasleek elkarrekin egin dute korrika eta euskaraz hitz egiteko konpromisoa berretsi dute. Bihar Idiazabalen, Segura eta Zerainen, Urretxu eta Zumarragaren, Ordiziaren, Lazkaoren, Arama eta Itsasondoren... txanda izango da. Larunbatean helduko da Korrika nagusia Goierrira
Korrikaren lekukoa larunbatean iritsiko da Goierrira. Aurretik, gorputza eta giroa berotzeko, Korrika txikiak egingo dira. Gaur Beasainen, Legazpin, Ormaiztegin eta Ezkio-Itsason egin dira. Bihar izango dira gainerako herri gehienetan korrika txikiak: Idiazabalen, Segura eta Zerainen, Urretxu eta Zumarragan, Ordizian, Lazkaon, Arama eta Itsasondon…
Beasain
Andramendi, Alkartasuna, Murumendi eta La Salle eskoletako ehundaka umek zeharkatu dituzte Beasaingo kaleak. Udaletxearen aurrean bukatu dute eta, bertan, bertsoak kantatu dituzte elkarrekin. Gazteak izan arren, euren nahia argi dutela esan dute: euskaraz bizi nahi dute.
Legazpi
Legazpiko adin askotako ikaslek Korrika Txikia egin dute gaur arratsaldean, herri osoa goitik behera zeharkatuz. Haztegi, Domingo Agirre eta Olazabal ikastetxeetako ikasleek eta irakasleek Urtatzan hasi dute ibilbidea, eta bidean lekukoa hainbat alditan aldatu eta gero, plazan amaitu dute korrikaldia.
Plazan euskararen eta Korrikaren aldeko manifestua irakurri dute, eta ondoren festa lehertu da, Oihan Vegak girotutako dantza saioarekin.
Korrika handia larunbat goizaldean igaroko da Legazpitik, lau urte eta gero, azken edizioa ez baitzen herritik pasa. Udanan hartuko diete legazpiarrek lekukoa oñatiarrei 05:45 inguruan. Ondoren, Goierri zeharkatu eta Legorretatik irtengo du Tolosalderantz.
BIDEOA: Edurne Gonzalez
Ormaiztegi
Ezkio-Itsaso